Nire ustez, teknologia berriak eskoletan beharrezkoak dira erabiltzeko era konkretu batean, hots, eskoletan izateak ondo datoz ikasleek baliabide berriak ezagutzeko eta irakasleek, textuan esaten den bezala, haien klaseak prestatzeko, klasean aurkezpenak egiteko, ikasleei teknologi hauen oinarriak irakasteko.... Gainera, etorkizun digitalerako prestatu behar ditugu umeak edo behintzat teknologia berrien oinarrizko erabilpena erakutsi.Klaseetan jadanik irakasleek arbela digitalak erabiltzen dituzte bilatutako informazioa aurkezteko eta hori "extra" bezala ondo iruditzen zait baina hala eta guztiz ere, irakaskuntza tradizionala mantentzearekin bat nator. Azkenean, ordenadoreak egunero erabiltzera ohitutzen baditugu, ohitura hori hartuko dute eta ondorioz haien menpekotasuna izango dute beste gauzak aparte utziz.
Beraz, teknologia berriak erabiltzen irakastea ideia egokia ikusten dut, batzuekin metodo tradizionalean baino gehiagoarekin ikasten dutelako, baina irakaskuntza tradizionala mantendu behar da azken finean etekin gehiago lortzen direlako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario