sábado, 19 de abril de 2008

Teknologiak matematikarekin ezkongai?

Bideo honetan teknologi berriek hezkuntzan daukaten eraginari buruz hitz egiten agertzen den gizonarekin ados nago matematikaren kasuan. Alde batetik esaten du hezkuntzak liburuak... eskaintzeaz gain, teknologi berriak eskaini behar dituela eraginkorragoak direlako bai irakasleentzat eta bai ikasleentzat; horrekin ados nago orain pantaila digitalizatuekin denbora gutxiago galtzen delako eta ondorioz irakasleak ordenadorean izango du informazio guztia pantailan proiektatzeko, marrazkia eta guztia eginda.
Bestetik, ez dut ondo ikusten ikasgai guztietarako ordenadorea erabiltzea, ikasleak azken batean ordenadore erabiltzera ohituko direlako eta ez direlako gai izango beste iturriak erabiltzen, ezta informazioa bilatzeko ezta erabiltzeko.
Orduan bakoitzak pentsatuko du berea eta gizon honekin ados zaudeten jakin nahiko nuke.

http://ikasvlogak.blogspot.com/2007/03/teknologiak-matematikarekin-ezkongai.html

No hay comentarios: