sábado, 19 de abril de 2008

Teknologi berriak eguneroko bizitzan

Bideo hau ironikoa dela pentsatzen dut pizza inprimategitik ateratzen delako, kafea eta gutunak edo e- mailak ere ordenadoretik ateratzen dira eta aldizkaria hartzen duelako pantailatik; orduan nire ustez, teknologi berriek gure eguneroko bizitzan garrantzi eta eragin handia dute lehen gutunak idazten genituelako baina eskuz, eta aldizkariak eta egunkariak erosten genituen eta gaur egun berriz, pertsona askok egunkaria eta aldizkariak interneten bidez irakurtzen dute eta gehienok internet sarea erabiltzen dugu gutunak bidaltzeko, e-mailak deitzen direnak. Nire ustez, ondo dago internet erabiltzea baina pena ematen dit lehen izaten genituen ohiturak gutunak idazteko.... Azken batean, gure inguruko gauzek teknologi berrien eragina dute, eta inor ez daki zer gertatuko den, eta agian etorkizun batean pizzak eta kafea edo dena delakoa, bideoan ikusten den moduan, ordenadoreetatik aterako diren ez dakigu.

No hay comentarios: