sábado, 19 de abril de 2008

ALIZIA ERREALITATEAREN HERRIAN

Artikulu honetan, ordenadoreak garrantzitsuak direla dio eta textuan esaten den moduan, " Informatikak sortzen duen interesa gero eta handiagoa da; bere aplikazioa ia lanbide guztietara hedatzen ari baita, irakaskuntza barne delarik. " hezkuntzan gero eta oinarri gehiago hartzen ari dute teknologia berriek.Ados nago eskoletan teknologia berriak egon behar direla eta irakasleentzako beste iturri berezia eta egokia dela, baina ikasleek egun osoan ordenadore edo pantaila baten aurrean egotea ez da batere ona liburuak erabiltzen eta haiekin informazioa bilatzen ikasi behar dutelako, ordenadore bat erabili baino lehen.Nire ustez, L.H.-an egokia litzateke Click moduko programak erabiltzea astean klase baten edo bitan, eta horrela ordenadorearekin kontaktu zuzena edukiko dute pixkanaka pixkanaka. Gero etxean ere ordenadorea erabiliko dutelako, D.B.H-n informatika ikasgaia izatea egoki izango litzateke ordenadoreen programak ezagutzeko ( word, excel..) eta horiekin lanak egiteko eta bere ezagutzak zabaltzeko modu eraginkor batean, etorkizun batean ordenadorea besteen laguntzarik gabe erabiltzeko.
Hala ere, irakasleek informatika jakin beharko lukete kasu horretan, baina oraintxe bertan irakasleak direnak eta informatika gutxi dakitenek ez lukete informatika ikasten hasi beharko, OLI proiektua sortu dutelako. Hau, ikasgaiak prestatzeko baliabidea da eta programazio lengoaiak dira.Hauekin baliabide grafiko erakargarriak dituzten saio elkarreragileak presta daitezke.Baina saio horiek prestatzeko, nahiz eta baliabidea erraz eskuratu eta interesgarria izan ordenadoreen bidez irakatsi behar delako, irakaslearen betebeharra ordezkaezina dela jakinarazi behar dugu, berari baitagokio ikasgaia puntu garrantzitsuetarantz bideratzeko, sortzen diren zalantzak argitzeko eta klasean eztabaidak bultzatzeko lanaren ardura.

No hay comentarios: