WEB 2.0 la revolucion social en intenet bideoa oso interesgarria iruditu zait, bertan WEB 2.0 nola sortu den eta zer den azaltzen delako. Bere sortzailea Timon Reaily izan da eta web-eko erabiltzaileek haien artean informazioa konpartitzeko erabiltzen da, web 1.0 ez bezala ( webmaster eta editoreak ziren egileak eta bakarrik erabiltzen zen informazioa ikusteko), edonork erabili eta bere web, blog... sortu ditzakeelako. Hau da, egileak kontsumitzaileak dira eta sortu eta erbili dezakete web 2.0 aren aplikazioak direnak, hala nola, blogak, Flirckak,.... Gainera, interneten zerbitzuak aurkezten dituzten enpresen helburua orain, pertsonen artean erlazionatzea da, ez lehen bezala enpresa hedatu edo handitu nahi zutela. Hori dela eta, bakoitzak bere mikromedioak edo aplikazioak sortu dezake eta ohikoenak hauek dira:
Blog-ak, oso ondo daudela pentsatzen dut pertsona bakoitzak bere bloga duelako eta hark egindako gai bati buruzko iritziak, besteek irakurri eta haien iritziak ere konpartitu dezaketelako.Azken finean egunkari bat bezalakoa da, baina aldatu daitekeena.
Flirck-ak, argazkien biltegia da eta bakoitzak ere berea dauka nahi dituen argazkiak igotzeko eta haien lagunek.... ikusi dezaten.
Bideokast ean, bideoak mp4 etan daude eta bideoak ikusteko erabiltzen da, youtube bezala, edonork igo ahal duela bideoa web horretara sartzen den jendea ikusi ahal izateko.
Sindikazioa (RSS): pertsonek textuak, bideoak.. bidaltzea edo jasotzean datza eta egindako komentarioan hitza batzuk klikatu ahal badira, zuzenean web orrira eramaten zaitu, jakiteko zertaz ari den komentarioa.
Horretaz gain, badaude gehiago baina sortzeko errezenak hauek dira eta nire ustez, web 2.0 orokorrean primeran dago oso egokia delako zure lagunekin... erlazionatzeko eta iritziak, bideoak .. konpartitzeko eta gainera aukera ematen digu gure web orriak sortzeko eta nahi duenak gure iritziak ikusteko eta haiekin hitz egiteko idazkien bitartez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario