jueves, 8 de mayo de 2008

Teknologia edo metodologia

Bideoan agertzen dena oso argi uzten du eskola askotan erabiltzen duten metodologia, baina teknologia berriak eskolan sartzeak ez du esan nahi metodologia aldatuko denik, eta bideo honetan hori gertatzen da.Teknologia berririk gabe agian motibazioa eskasagoa zen klaseak ez zirelako praktikoak eta beti berdina errepikatzen zutelako, baina teknologia berriak erabiliz motibagarriagoa izango litzateke bakoitzak bere ordenadorea duelako eta berarekin kontaktuan dagoelako.Hala ere, metodologia ez da aldatzen bideoan eta orduan ikasleek gauza berberak ikasten dute , bakarrik informatikaz gehiago ikasiko dute.
Beste gauza izango litzateke, irakasleak ordenadoreekin, pantaila digitalarekin.... klaseak prestatzen baditu beste iturrietatik informazioa biltzen eta gero klasean aurkeztuz beste modu batean, praktikoagoa izaten, orduan hemen metodologia aldatuko litzateke teknologia berriak erabiliz. Eta ez bideoan bezala zuzendariak edo irakasleak esaten duela metodologia aldatuko dela eta bakarrik teknologia berriak aplikatzen dituztela metodologia mantenduz.
Eskerrak gauza hau nik praktikak egin nitueneko eskolan ez dela gertatzen, eta gainera guztiz kontrakoa gertatzen da: metodologia tradizionala mantentzen dute baina praktikara eramaten, hau da, ariketak edo azalpenak ematen dituzte eta ez guztietan, praktikara ermaten dute klaseko edo klasez kanpoko materialak erabiliz, hala nola adibidez, zabala eta estua bereizteko, arbela eta atea hartu adibide moduan eta azaldu eta gero haiek konparatu eta ukitu egiaztatu dezaten. Orduan, esan nahi dudana da, ez dutela erabiltzen ordenadorerik ezta teknologia berririk, soilik ordenadorea erabiltzen dute astero ordu bat multimedia programekin( CLIK) aritzeko eta ariketak egiteko beste moduak daudela jakinarazteko.


No hay comentarios: