Aurkezten den sistemaren oinarria zein da?
Sistema honen oinarria, ikasleek ordenadoreen bidez ikastea da, hau da, haiek libururik gabe eta arkatza, borragoma... barik ordenadoreen bitartez klaseko ariketak egin eta ikastea da oinarria.
Zergatik eduki dute (irakaslearen ustez) arrakasta gehiago IKTek herri txikietan.
Herri txikietan arrakasta handiagoa izan dute, ruralagoa delako, orduan, ondo ezagutzen ez zituzten teknologi hauek orain aukera dute erabiltzeko eta haiengan hurbilago egoteko. Herri handietan, berriz, teknologia aurreratuagoak daude eta mundu guztiko pertsonak daude orduan, hori ere, teknologia aurreratugoak izaten behartzen du. Gainera, hauetan, bulegoak etabarreko teknologia berri hauen beharra duten beste motako lanbideak daude, orduan eskuratzeko eta guztiok erabiltzeko errezagoak dira.
Ados ? autonomia sustatzen du.
Ikasleengan autonomia bai bultzatzen eta sustatzen duela eta ordenadoreen inguruko gaitasunak sustatzen dira eta garatzen dituzte, baina nire ustez tradiziozko irakaskuntza izatea da egokiena eta hoberena, azken batean ez dutelako jakingo ezta idazten, ezta beste iturrietatik informazioa bilatzen... Eta tradiziozko irakaskuntzak ere autonomia sustatu dezake, irakasleak iaksleei lanak bidaliz eta banakako lana bultzatuz, besteengan independenteagoak izateko eta etorkizunerako teknikak eta estrategiak iaksteko eta erabiltzeko.
Zure ustez beste gaitasunik sustatzen al du?
Nire aburuz, ordenadorea ondo erabiltzen jakiteaz gain, haien bidez informazioa bilatzea eta horietako programa guztiak egoki erabiltzen jakitea(word,Power Point..).Beste aldetik nire ustez ez dute gaitasunik sustatzen, guztiz kontrakoa, ordenadorea egunero eta ordu guztietan erabiltzera bultzatzen duelako beste gaitasunak alde batera utziz, adibidez, irakurtzea baina liburu bat ez ordenadorekoa.
Irakaslearentzat lan gehiago?
Irakaslearentzat bai dela lan gehiago, bere materiala prestatu behar duelako eta ariketak eta lanak ordenadoreen bidez zuzendu behar dituelako, koaderno batean boligrafo batekin zuzendu beharrean, eta azkarrago ez dutelako e-mailik bidaldu ezta ikasleen ariketen e mail-ak ireki behar.
zure ustez: alde onak eta txarrak
Alde onak: autonomia sustatzen du eta ikasleek zein irakasleek dute aukera ordenadorea ederki erabiltzeko eta irakaskuntza beste ikuspuntutik ikusteko.
Alde txarrak: ordenadoreen menpe egotea bultzatzen du, hau da, egunero ordenadorea erabiltzeak haren menpekotasuna sustatzen du, haien bizitzako egun guztietan aparatua erabiltzeko beharra izango dutelako; ondorioz, droga bat bezalakoa da eta azkenean ez dute izango ezagutza gahiagorik, bakarrik ordenadoreak inguratzen dituztenen artekoak baizik.