viernes, 25 de abril de 2008

Teknologia berriak ikasgeletan

Artikulu honek, ikastetxeetan teknologia berrien presentaziari eta erabileraz mintzatzen du. Gaur egun gero eta gehiago dira teknologiek gure bizitzan parte hartzen dutenak eta eskoletan gero eta gehiago ere, eta hori dela eta asko inbertitzen daude hauetan, hala nola, WIFI, arbela digitaletan, ordenagailuetan...
Baina, hauek ez dira oso egokiak ikasleentzako ez dutelako izaera konstruktibista bultzatzen eta soilik informazioa aurkezten dute ikasleen zeregina aparte utziz. Hala ere, eta azterketa desberdinek adierazi bezala, hauen presentziak ez du aldatu irakaskuntza tradizionala. Hauek soilik planifikaziorako erabiltzen direlarik.

Nire ustez, teknologia berriak eskoletan beharrezkoak dira erabiltzeko era konkretu batean, hots, eskoletan izateak ondo datoz ikasleek baliabide berriak ezagutzeko eta irakasleek, textuan esaten den bezala, haien klaseak prestatzeko, klasean aurkezpenak egiteko, ikasleei teknologi hauen oinarriak irakasteko.... Gainera, etorkizun digitalerako prestatu behar ditugu umeak edo behintzat teknologia berrien oinarrizko erabilpena erakutsi.Klaseetan jadanik irakasleek arbela digitalak erabiltzen dituzte bilatutako informazioa aurkezteko eta hori "extra" bezala ondo iruditzen zait baina hala eta guztiz ere, irakaskuntza tradizionala mantentzearekin bat nator. Azkenean, ordenadoreak egunero erabiltzera ohitutzen baditugu, ohitura hori hartuko dute eta ondorioz haien menpekotasuna izango dute beste gauzak aparte utziz.

Beraz, teknologia berriak erabiltzen irakastea ideia egokia ikusten dut, batzuekin metodo tradizionalean baino gehiagoarekin ikasten dutelako, baina irakaskuntza tradizionala mantendu behar da azken finean etekin gehiago lortzen direlako.

jueves, 24 de abril de 2008

Sistema berria hezkuntzan

Aurkezten den sistemaren oinarria zein da?
Sistema honen oinarria, ikasleek ordenadoreen bidez ikastea da, hau da, haiek libururik gabe eta arkatza, borragoma... barik ordenadoreen bitartez klaseko ariketak egin eta ikastea da oinarria.
Zergatik eduki dute (irakaslearen ustez) arrakasta gehiago IKTek herri txikietan.
Herri txikietan arrakasta handiagoa izan dute, ruralagoa delako, orduan, ondo ezagutzen ez zituzten teknologi hauek orain aukera dute erabiltzeko eta haiengan hurbilago egoteko. Herri handietan, berriz, teknologia aurreratuagoak daude eta mundu guztiko pertsonak daude orduan, hori ere, teknologia aurreratugoak izaten behartzen du. Gainera, hauetan, bulegoak etabarreko teknologia berri hauen beharra duten beste motako lanbideak daude, orduan eskuratzeko eta guztiok erabiltzeko errezagoak dira.

Ados ? autonomia sustatzen du.
Ikasleengan autonomia bai bultzatzen eta sustatzen duela eta ordenadoreen inguruko gaitasunak sustatzen dira eta garatzen dituzte, baina nire ustez tradiziozko irakaskuntza izatea da egokiena eta hoberena, azken batean ez dutelako jakingo ezta idazten, ezta beste iturrietatik informazioa bilatzen... Eta tradiziozko irakaskuntzak ere autonomia sustatu dezake, irakasleak iaksleei lanak bidaliz eta banakako lana bultzatuz, besteengan independenteagoak izateko eta etorkizunerako teknikak eta estrategiak iaksteko eta erabiltzeko.

Zure ustez beste gaitasunik sustatzen al du?
Nire aburuz, ordenadorea ondo erabiltzen jakiteaz gain, haien bidez informazioa bilatzea eta horietako programa guztiak egoki erabiltzen jakitea(word,Power Point..).Beste aldetik nire ustez ez dute gaitasunik sustatzen, guztiz kontrakoa, ordenadorea egunero eta ordu guztietan erabiltzera bultzatzen duelako beste gaitasunak alde batera utziz, adibidez, irakurtzea baina liburu bat ez ordenadorekoa.

Irakaslearentzat lan gehiago?

Irakaslearentzat bai dela lan gehiago, bere materiala prestatu behar duelako eta ariketak eta lanak ordenadoreen bidez zuzendu behar dituelako, koaderno batean boligrafo batekin zuzendu beharrean, eta azkarrago ez dutelako e-mailik bidaldu ezta ikasleen ariketen e mail-ak ireki behar.

zure ustez: alde onak eta txarrak

Alde onak: autonomia sustatzen du eta ikasleek zein irakasleek dute aukera ordenadorea ederki erabiltzeko eta irakaskuntza beste ikuspuntutik ikusteko.

Alde txarrak: ordenadoreen menpe egotea bultzatzen du, hau da, egunero ordenadorea erabiltzeak haren menpekotasuna sustatzen du, haien bizitzako egun guztietan aparatua erabiltzeko beharra izango dutelako; ondorioz, droga bat bezalakoa da eta azkenean ez dute izango ezagutza gahiagorik, bakarrik ordenadoreak inguratzen dituztenen artekoak baizik.

2008-04-24

Gaur klase praktikoan bakoitzak bere blogean hezkuntzari buruzko bideo bat sartu du eta ondoren, klaseko zerrenda egin bakoitzaren korreo helbidearekin haien iritzien komentarioak egiteko edo jarritakoarekin ikasteko.
Klase teorikoan, "yesterday and tomorrow" deitutako bideo bat ikusi genuen eta bertan agertzen zen antzineko hezkuntza eta etorkizunean izango dena; Klasean iritzi desberdinak egon ziren eta etorkizunean teknologia berriek irakasleak ordezkatuko duten ala ez izan zen gai orokorra, eta batzuek esan zuten metodologia aldatuko dela baina irakasleak egongo direla zalantzak arggitu behar direlako eta gainera metodologi hori norbaitek zuzendu behar duela.Eta iritzi honekin nik bat dator interesgarria iruditzen zaidalako, ez dudalako uste teknologia berriek inor ordezkatuko dutenik.

sábado, 19 de abril de 2008

ALIZIA ERREALITATEAREN HERRIAN

Artikulu honetan, ordenadoreak garrantzitsuak direla dio eta textuan esaten den moduan, " Informatikak sortzen duen interesa gero eta handiagoa da; bere aplikazioa ia lanbide guztietara hedatzen ari baita, irakaskuntza barne delarik. " hezkuntzan gero eta oinarri gehiago hartzen ari dute teknologia berriek.Ados nago eskoletan teknologia berriak egon behar direla eta irakasleentzako beste iturri berezia eta egokia dela, baina ikasleek egun osoan ordenadore edo pantaila baten aurrean egotea ez da batere ona liburuak erabiltzen eta haiekin informazioa bilatzen ikasi behar dutelako, ordenadore bat erabili baino lehen.Nire ustez, L.H.-an egokia litzateke Click moduko programak erabiltzea astean klase baten edo bitan, eta horrela ordenadorearekin kontaktu zuzena edukiko dute pixkanaka pixkanaka. Gero etxean ere ordenadorea erabiliko dutelako, D.B.H-n informatika ikasgaia izatea egoki izango litzateke ordenadoreen programak ezagutzeko ( word, excel..) eta horiekin lanak egiteko eta bere ezagutzak zabaltzeko modu eraginkor batean, etorkizun batean ordenadorea besteen laguntzarik gabe erabiltzeko.
Hala ere, irakasleek informatika jakin beharko lukete kasu horretan, baina oraintxe bertan irakasleak direnak eta informatika gutxi dakitenek ez lukete informatika ikasten hasi beharko, OLI proiektua sortu dutelako. Hau, ikasgaiak prestatzeko baliabidea da eta programazio lengoaiak dira.Hauekin baliabide grafiko erakargarriak dituzten saio elkarreragileak presta daitezke.Baina saio horiek prestatzeko, nahiz eta baliabidea erraz eskuratu eta interesgarria izan ordenadoreen bidez irakatsi behar delako, irakaslearen betebeharra ordezkaezina dela jakinarazi behar dugu, berari baitagokio ikasgaia puntu garrantzitsuetarantz bideratzeko, sortzen diren zalantzak argitzeko eta klasean eztabaidak bultzatzeko lanaren ardura.

Teknologiak matematikarekin ezkongai?

Bideo honetan teknologi berriek hezkuntzan daukaten eraginari buruz hitz egiten agertzen den gizonarekin ados nago matematikaren kasuan. Alde batetik esaten du hezkuntzak liburuak... eskaintzeaz gain, teknologi berriak eskaini behar dituela eraginkorragoak direlako bai irakasleentzat eta bai ikasleentzat; horrekin ados nago orain pantaila digitalizatuekin denbora gutxiago galtzen delako eta ondorioz irakasleak ordenadorean izango du informazio guztia pantailan proiektatzeko, marrazkia eta guztia eginda.
Bestetik, ez dut ondo ikusten ikasgai guztietarako ordenadorea erabiltzea, ikasleak azken batean ordenadore erabiltzera ohituko direlako eta ez direlako gai izango beste iturriak erabiltzen, ezta informazioa bilatzeko ezta erabiltzeko.
Orduan bakoitzak pentsatuko du berea eta gizon honekin ados zaudeten jakin nahiko nuke.

http://ikasvlogak.blogspot.com/2007/03/teknologiak-matematikarekin-ezkongai.html

Teknologia hezkuntzan

Aurkeztutako bideoa Youtube-tik aterata dago eta bertan azaltzen da teknologiek hezkuntzan duten eragina. Horrez gain, bideoan EHU-ko irakasle bat agertzen da azaltzen zergatik diren garrantzitsuak eta zertarako erabilgarriak izan dezaketen. Irakasleak ematen dituen argudioak interesgarriak dira eta era egokian, teknologi berrien eta hezkuntzaren artean dagoen elkar lotura ikusten da.

http://www.youtube.com/watch?v=5tlJafUeTU4

Teknologia berrien erabilera hezkuntza baliabide gisa:museoa eta eskolaren arteko lotura

Artkulu honetan Elmer proiektuari buruz aritzen da, El museo En la Red/ museoa sarean, eta bertan ikus daitezkeen lur ontzia, energia txinpartak eta argi jolasen geletako baliabide didaktikoak jorratzen dituzte.Gainera egokia da ikasleek museo birtuala internet erabiliz ikas eta hezkuntza aberatsagoa izan dezaten, Click eta beste programa multimedia batzuk baliabide bezala erabiliz ; bere hezkuntza era formalean zein ez-formalean garatzeko.