viernes, 23 de mayo de 2008
2008-05-22
Gaurko klasea irakasleak utzi digu power point-ak amaitzeko, birusarekin zailtasunak izan genituelako, hala ere, azkenean konpondu zen arazoa!
2008-05-15
Egun honetako egunerokoa ahaztu zitzaidan egitea, orduan hemen azalduko dut egin genuena.
Irakasleak power point batean soinua eta animazioa sartzen irakatsi zigun, eta soinua sartzeko lehenengoz pantailaren eskuineko behekaldean, altabozean bi aldiz klikatu behar genuen gero honekin jartzeko ixilean edo ez. Ondoren, "insertar" -ean klikatu eta "peliculas y sonidos"-ri eman aukeratzeko nahi den soinua sartzeko( gure kasuan gure ahotsa grabatzea izan zen eta hiorretarako grabar sonidoan eman eta kaskoak ordenadorean entzufatu behar izan genuen).
Animazioa sartzeko, "presentazioa"-ri eman eta "personalizar animacion"-an hizkiak edo dena delakoa era desberdinetan mugitzeko agertzen da. Baina hori baino lehen hizkia aukeratu behar da eta gero animazioa jarri.
Azkenean, gure power point-a egiten hasi genuen.
viernes, 9 de mayo de 2008
IKT- ek eskoletan duten eragina
Artikulu honetan komentatzen dena da, gaur egun alfabetatzea ez dela bakarrik irakurtzen eta idazten ikastea, baizik eta horretaz aparte alfabetatze digitala ere irakatsi behar dela, hala nola adibidez sofware eta berari lotuta daudenak. Honek suposatzen du pertsonak edo haurrak autonomoak eta arrazionalak bilakatzea, baina eskoletan idatzizko eta irakurtzeko alfabetatzea irakastea lehenetariko irakaste beharra da eta gero alfabetatze digitala sustatzea ez dut txarto ikusten. Umeek gaur egungo aro digitalizatu honetan parte hartu behar dute era zuzen batean ordenadoreak etabarreko teknologia berri hauek erabiliz, beti ere, era nromal batean eta ez abusatuz bestela gero arazoak ekar ditzatekelako.
jueves, 8 de mayo de 2008
2008-05-08
Gaurko klase praktikoan power point bat egiten ikasi dugu; bertan diapositiben fondoa kolorez aldatu dugu, autoformas- en bitartez borobil eta triangelu bat sartu dugu eta gero diapositiba bakoitzean gure ahotsarekin esaldi bat sartu dugu, musika izango balitz bezala. Horretarako, pantailaren azpialdeko eskumaldean dagoen altabozean bi aldiz klikatu eta soinuaren barra atera zaigu soinu guztiak kentzeko mikrofonoarena izan ezik, erabili dugula
aurikularearekin gure ahotsa grabatzeko power point-ean entzuteko.
Aplikazio hauek oso interesgarriak iruditzen zaizkit, irakasleak izango garenean eta aurkezpen bat ordenadorarekin egin nahi bagugu, gai izango gara, nahiz eta aurreko urtean plastikan hantxeko zerbait egin, ez nintzen oso ondo gogoratzen. Orokorrean, gaurko saioa gustatu zait interesgarria izan delako.
Teknologia edo metodologia
Bideoan agertzen dena oso argi uzten du eskola askotan erabiltzen duten metodologia, baina teknologia berriak eskolan sartzeak ez du esan nahi metodologia aldatuko denik, eta bideo honetan hori gertatzen da.Teknologia berririk gabe agian motibazioa eskasagoa zen klaseak ez zirelako praktikoak eta beti berdina errepikatzen zutelako, baina teknologia berriak erabiliz motibagarriagoa izango litzateke bakoitzak bere ordenadorea duelako eta berarekin kontaktuan dagoelako.Hala ere, metodologia ez da aldatzen bideoan eta orduan ikasleek gauza berberak ikasten dute , bakarrik informatikaz gehiago ikasiko dute.
Beste gauza izango litzateke, irakasleak ordenadoreekin, pantaila digitalarekin.... klaseak prestatzen baditu beste iturrietatik informazioa biltzen eta gero klasean aurkeztuz beste modu batean, praktikoagoa izaten, orduan hemen metodologia aldatuko litzateke teknologia berriak erabiliz. Eta ez bideoan bezala zuzendariak edo irakasleak esaten duela metodologia aldatuko dela eta bakarrik teknologia berriak aplikatzen dituztela metodologia mantenduz.
Eskerrak gauza hau nik praktikak egin nitueneko eskolan ez dela gertatzen, eta gainera guztiz kontrakoa gertatzen da: metodologia tradizionala mantentzen dute baina praktikara eramaten, hau da, ariketak edo azalpenak ematen dituzte eta ez guztietan, praktikara ermaten dute klaseko edo klasez kanpoko materialak erabiliz, hala nola adibidez, zabala eta estua bereizteko, arbela eta atea hartu adibide moduan eta azaldu eta gero haiek konparatu eta ukitu egiaztatu dezaten. Orduan, esan nahi dudana da, ez dutela erabiltzen ordenadorerik ezta teknologia berririk, soilik ordenadorea erabiltzen dute astero ordu bat multimedia programekin( CLIK) aritzeko eta ariketak egiteko beste moduak daudela jakinarazteko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)